Mundua -
Iraultza Libian
Gadafiren aldeko 20 tanke inguru Zawiya hiria erasotzen ari dira
Al Zauiyako konbateek 70 hildako eta 300 zauritu eragin dituzte azken orduetan.
Erredakzioa
Muamar Gadafiren aldekoek 20 eta 30 tanke artean Zawiya hirugunera tiroka jarri dituzte, lekuko batek BBC telebista kateari telefonoz adierazitakoaren arabera.
Bestalde, gutxienez 70 miliziano, erreboltari zein zibil, hil dira atzo eta gaur artean Muamar al Gadafiren aldeko indarren kontrako konbateetan. Erreboltarien arabera, borroka Al Zauiyan izan da, hiriburutik 92 kilometro hegoekialdera.
Hildakoez gain, beste 300 pertsona era zauritu dira, Mohamed Salem Musa Bengasiko erreboltarien informazio zentruko zuzendariak adierazi duenez. Bere hitzetan, "Al Zauiyan konbateek jarraitu egiten dute".
Musaren hitzetan, Brigan, ekialdean, eta Ras Lanufen (mendebaldean) izandako konbateetan 24 pertsona hil dira azken 48 orduetan.
Informazio zentruko zuzendariak adierazi duenez, Gadafiren aldekoek Ras Lanufen duten kuartelean 50 hilotz aurkitu dituzte, uniformea jantzita, eskuak lotuta eta bala zauriekin.
Musak, hala ere, Gadafiren aldekoen artean zenbat hildako izan diren inguruko informaziorik ez duela onartu du.
Bitartekaritza onartu dute
Gatazka konpontzeko nazioarteko bakerako batzorde bat eratzea onartu du Libiak, jakinarazi du ostiral honetan Nicolas Maduro Venezuelako kantzillerrak. Hugo Chavez Venezuelako presidenteak proposamena hori egin zuen otsailaren 28an.
"Libiako herriaren segurtasuna eta egonkortasuna bermatzea helburu duen elkarrizketa horiek koordinatzea eta partaideak aukeratzea baimentzen dugu". Mousa Kousa Kanpo Arazoetako Libiako ministroak bidalitako gutuna irakurri zuen Madurok Amerikarako Alternatiba Bolivartarra osatzen duten herrialdeen bileran. ALBAko herrialdeek Libiako gatazka hizpide izan zuten ostiral honetan.
Jimmy Carter AEBetako presidente ohia eta Jennifer Mc Coy Carter Egoitzako Ameriketarako Programako zuzendaria bitartekari lanetarako proposatu du Hugo Chavezek.
Interpoleko alerta
Interpolek Muamar Gadafiren eta bere Gobernuaren 18 goi kargudunen -ia denak bere familiarrak- aurkako alerta bat igorri die bere 188 herrialdeetako kideei. Neurri horren helburua da NBEren zigorren ezarpena erraztea eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak martxan jarritako ikerketarekin batera lan egitean.