Mundua -

Iraultza Egipton

Milaka egiptoarrek Estatuko Segurtasunaren egoitza nagusia hartu dute

"Herriak aski dela esan zuen, Estatuko Segurtasuna zapaldu behar dugu" eta antzeko leloak oihukatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.500 egiptoar inguru Estatuko Segurtasunerako egoitza nagusian indarrez sartu dira, Mena albiste agentzia ofizialak jakitera eman duenez. Egoitza Mubaraken errepresioaren isla da eta Kairoko iparekialdean dago.

Manifestariak Madinat Nasr kaleko eraikinean sartu dira, haien esanetan, dokumentazio garrantzistua eskuratu ahal izateko, arduradunek erre edo desagertarazi baino lehen.

Estatuko Segurtasunaren egoitzan sartzean hainbat lelo oihukatu dituzte: "Non dago gu eta Estatuko Segurtasunaren arteko askatasuna?", "Herriak aski zela esan zuen, Estatuko Segurtasuna zapaldu behar dugu" eta "Iraultzaileok Estatuto Segurtasuna erortzea nahi dugu", besteak beste.

Goizetik, pertsona ugari bildu dira egoitzaren aurrean segurtasun zerbitzuen desegitea eskatzeko. Lehen momentu batean Armadak eraikinean sartzea galarazi die ibilgailu blindatu eta tankeen laguntzaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea