Mundua -
Dekretua
Guantanamoko presoak epaitzeko batzorde militarra berpiztu du Obamak
Hala eta guztiz ere, "Guantanamo ixteko konpromiso zaila" mantentzen duela berretsi du Etxe Zuriak.
Erredakzioa
Guantanamoko zenbait preso epaitzeko batzorde militarra berriro martxan jartzea erabaki du Barack Obama AEBetako presidenteak. Agintaldiaren hasieran bertan behera utzi zuen.
"Terroristak Justiziaren aurrera eramateko gaitasuna areagotu eta atxilotuen legezko tratua bermatuko du neurriak", azaldu du Obamak Etxe Zuriak igorritako komunikatu batean.
Espetxe hori ixteko zailtasunak onartu behar izan ditu berriro Obamak neurri horrekin. 2009ko urtarrilean boterera heldu zenean Guantanamoko kartzela ixteko konpromisoa hartu zuen AEBetako agintariak.
Ixteko konpromisoa
Hala eta guztiz ere, "Guantanamo ixteko erronka zaila" mantentzen duela azpimarratu du Etxe Zuriak. Espetxea 2001ean sortu zuten, terrorismo susmagarriak betara eramateko. Kartzela Kubako uhartean dago, AEBen base batean.
AEBetako auzitegi zibiletan Guantanamoko presoak epaitzeko aukerari mugak ezarri zizkion Kongresuak abenduan.
Gobernua "muga horien aurka dago, Exekutiboaren aginteari egindako aurrekaririk gabeko desafio arriskutsu bat direlako, terroristak justiziaren aurrera eramateko metodorik eraginkorrena erabakitzeko orduan", azaldu du Etxe Zuriak.