Mundua -
Ebazpena
Mubarak Egiptotik joateko debekua berretsi dute
Horrez gain, presidente ohiaren, emaztearen, bi semeen eta horien emazteen eta seme-alaben ondasunen izoztea agindu du Kairoko Apelazio Auzitegiak.
Erredakzioa
Egiptoko Justiziak Hosni Mubarak Egiptotik joateko debekua eta presidente ohiaren eta bere familiaren ondasunen izoztea berretsi du, MENA albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez.
Abdel Maguid Mamad fiskal nagusiak otsailaren 28an erabakitakoa berretsi du Kairoko Apelazio Auzitegiak.
Agindu horren arabera, presidente ohiaren, emaztearen, bi semeen eta horien emazteen eta seme-alaben higiezinen inbertsioak, dirua, akzioak eta enpresetako zein banketxeetako kontuak izoztuko dizkiete.
18 egunetako protesten ostean, Mubarakek kargua utzi zuen otsailaren 11n eta ordutik, Sharm el Sheij (Sinaiko penintsula) hiri egiptoarren dago.