Mundua -

Erroma

Berlusconik 34 milioi gastatu ditu oparitan eta etxeak mantentzen

Lehen ministroak 120.000 euro gastatu ditu gorbata eta zapi denda batean, 65.000 euro bitxi-denda batean eta 300.000 euro ehun-denda batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako lehen ministroak, Silvio Berlusconik, 34 milioi euro gastatu zituen 2010. urtean erosketak eta opariak egiten eta bere etxe batzuk mantentzeko lanetan.

''Corriere della Sera'' Italiako egunkariak argitaratu duenez, Berlusconiren kontulariak, Giuseppe Spinellik, administratzen zuen kontu korronte batetik egin ziren mugimendu horiek, eta ''Ruby'' auziaren ikerketan jasota dago. Epaiketa apirilaren 6an abiatuko dute, eta Italiako Gobernuko buruak botere-abusua egin zuen eta adingabeak prostituitzera bultzatu zituen argituko dute bertan.

Sienako Monte dei Paschi bankuan irekitako kontu hori funtsezkoa izan da Milango Fiskaltzaren ikerketan. Nicole Minetti Lonbardia eskualdeko kontseilaria ere ikertu dute auzi horretan, prostituziora bultzatzea egotzita.

Niccolo Ghedini Berlusconiren abokatuaren iritzian, datu horiek kaleratuta ''Silvio Berlusconiren pribatutasuna urratu da'', eta lehen ministroaren transferentziarik jaso izana ukatu du. ''Corriere della Sera'' egunkariaren arabera, baina, 441.000 euro jaso zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea