Mundua -

Haurren abusuak

Umeen kontrako abusuak egotzita, 300 apaiz identifikatu ditu Texasko Eliza katolikoak

Apaizen izenak argitaratu badituzte ere, oraindik ez dute argitu fiskalek horien aurkako karguak aurkeztuko dituzten. Identifikatutako elizgizon gehienak hilda daude.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Texasko Eliza katolikoak 300 apaiz inguru eta beste hainbat elizgizon identifikatu ditu, umeen aurkako abusuak egin zituztelakoan.

15 elizbarruti katolikok argitaratu dituzte horien izenak, abuztuan John Shapiro Pennsylvaniako fiskal nagusiak aurkeztutako txostenaren harira, eta 301 apaizen izenak ageri dira bertan.

"Texasko apezpikuek erabaki dute izenen berri ematea, zuzena eta bidezkoa delako", esan du Galveston-Houston elizbarrutiko Daniel DiNardo kardinalak. AEBko gotzain katolikoen batzarra ere zuzentzen du DiNardok.

Pennsylvaniako txostena argitaratu osteko hilabeteetan, abusuak egin omen dituzten ehunka apaizen izenak eman dituzte AEBko zenbait diozesik. Gainera, estatu batzuek Elizaren gaineko ikerketak abiatu dituzte. Azaroaz geroztik, jomugan egon dira, beraz, diozesi katolikoak.

Texasko biztanleen % 30 batek katolikotzat du bere burua. Horrek esan nahi du AEBko gainerako estatuetan baino katoliko kopuru askoz handiagoa dagoela bertan. Guztira, 8,5 milioi lagun bizi dira Texasen.

Apaizen izenak argitaratu badituzte ere, oraindik ez dute argitu fiskalek horien aurkako karguak aurkeztuko dituzten. Identifikatutako elizgizon gehienak hilda daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Haurtzaroa albisteak Erlijioa azken ordukoa Sexu erasoak Eliza Katolikoa Delituak Sexu abusuak Elizan