Mundua -

KRISIA VENEZUELAN

Madurok ukatu egin du Venezuela eta Kolonbia arteko oztopoak orain jarri direnik

Oposizioak salatu du eskatu zuten laguntza humanitarioak ezin duela Tienditasetik igaro, zubian jarritako oztopoengatik. Baina Maduroren Gobernuak dio duela 2 urte jarri zituztela.

Venezuela eta Kolonbia artean dagoen Tienditas zubia, itxita. Argazkia: EFE
Venezuela eta Kolonbia artean dagoen Tienditas zubia, itxita.
Venezuela eta Kolonbia artean dagoen Tienditas zubia, itxita. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuela eta Kolonbia arteko mugan dagoen Tienditas zubian dauden oztopoak ez direla berriak eta azpiegitura hori oraindik ez dela inauguratu adierazi du Nicolas Maduroren Gobernuak.

Venezuelako Armadak Tienditaseko zubia blokeatuta daukala salatu zuen asteazkenean Franklyn Duarte diputatu opositoreak. Muga horretatik sartzea nahi du oposizioak Juan Guaidok eskatu duen laguntza humanitarioa, baina Nicolas Madurok ez du horrelakorik onartzen, "show mediatikoa" dela argudiatuta.

"Kolonbiako Gobernuak soldatutako burdin batzuk daude (...) Gutxienez duela 2 urte jarri ziren, eta hemengo aldean, Venezuelako aldean, hainbat hilabete dituzten edukiontzi handi batzuk daude" azaldu du Freddy Bernal Tachira estatuko "babesleak" Globovision katean.

Bernalek esandakoaren arabera, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohiaren eta Venezuelako Gobernuaren arteko harremanak gaiztotu ondoren soldatu ziren burdin horiek.

Tienditas ez dela oraindik inauguratu gogoratu du, gainera: "ezin da itxita egon inoiz irekita egon ez dena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Kolonbia Nicolás Maduro