Mundua -

SIRIA

ISISek giza ezkutu gisa erabiltzen zituen zibilak askatu dituzte Sirian

SDF Siriako Indar Demokratikoak hainbat zibil askatu ditu Baghuz hirian, Estatu Islamikoak Siria ekialdean duen azken gotorlekuetako batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SDF Siriako Indar Demokratikoek hainbat zibil askatu dituzte igande honetan Baghuz hirian, Estatu Islamikoak Siria ekialdean duen azken gotorlekuetako batean. Antza denez, jihadistak giza ezkutu gisa erabiltzen ari ziren zibil horiek.

Borrokek aurrera jarraitzen dute. Dena den, SDFko iturriek ziurtatu dutenez, Estatu Islamikoaren azken gotorleku horiek bereganatzeko erasoaldiaren azken fasean sartuta daude.

YPG kurduen miliziak dira Siriako Indar Demokratikoen partaide nagusia. Ostiralean abiatu zuten azken erasoaldia, horien esanetan, inguruko herrietatik 20.000 zibil ebakuatu ostean.

Jihadistak Deir Ezzor probintziaren puntu batzuetan, Eufrates ibaiaren ekialdeko ertzean, Irakeko mugatik gertu, eta Siriako basamortuaren gune batzuetan gotortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Albisteak Gaur Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Zer ari da gertatzen Sirian? Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?