Mundua -

% 77k, baietz

Egiptok baiezkoa eman dio Konstituzioaren erreformari

Anaia Musulmanek eta Mubarak presidente ohiaren aldekoek baietzaren alde egin dute. Erreformistek, aldiz, ezezkoaren aldeko kanpaina egin dute, haien helburua konstituzio berri bat egitea zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konstituzioa aldatzeko referendumean baiezkoak irabazi duela iragarri du Egiptoko Hauteskunde Batzordeak. Datu ofizialen arabera, hautesleen % 77.2k baiezko botoa eman dute. Mohamed Ahmed Atiya Referendum Konstituzionalaren Batzorde Gorenaren presidentea izan da datu ofizialak jakinarazi dituena.

Emaitza horiekin, irailean Parlamenturako hauteskundeak deitzea espero dute.

Anaia Musulmanek eta Mubarak presidente ohiaren aldekoek baietzaren alde egin dute. Erreformistek, aldiz, ezezkoaren aldeko kanpaina egin dute, haien helburua konstituzio berri bat egitea zelako

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea