Mundua -
Japonian
Baliteke 25.000 biktima baino gehiago izatea Japonian
- Japoniak robot bat bidali du Fukushimako zentral nuklearrera.
- Haurrei iturriko urik ez emateko eskatu dute Tokioko agintariek.
- 3. erreaktoreko langileak ebakuatu dituzte.
Erredakzioa
Japoniako Polizia Agentzia Nazionalaren azken datuen arabera, 9.523 lagun hil dira martxoaren 11ko hondamendiaren ostean, eta 16.094 lagun desagertu dira; guztira, baliteke 25.000 biktima baino gehiago izatea.
Alarma erradioaktiboa
Erradioaktibitatea jasateko gai den robota bidaliko du Japoniak Fukushimako zentral nuklearrera.
Erabaki honen helburu nagusia robota gizakiarentzat hilgarriak diren erradiazio mailako eremuetara iritsi ahal izatea da.
"Minirobo" izena ipini diote makinari eta ostiralean hasiko da lanean.
Erradiazio maila neurtzeko sistema batek, 3Dko kamerek eta tenperatura eta hezetasuna neurtzeko hainbat tramankuluk osatuta dago 1,5 metroko altuera duen robota. Urruneko kontrolarekin gidatua izan daiteke.
Kea 3. erreaktorean
Fukushimako zentral nuklearreko 3. erreaktorean lanean diharduten beharginak ebakuatu egin dituzte ke beltza irteten hasi delako.
Hirueguneko epean bigarren aldiz atzeman dute kea 3. erreaktorean, NHKtelebista kateak elkarrizketatutako adituek esan dutenez ke hori ez dalurruna.
Bestalde 2. erreaktorea hozteko lanak bertan behera utzi dituzte erradiazio maila handia atzeman dutelako.
Neurketa batzuen arabera Fukushima inguruan ohikoa baino 400 aldiz handiagoa da erradiazio maila.
Iodo erradioaktiboa Tokioko iturriko uran
Urtebetetik beherako haurrei iturriko urik ez emateko eskatu dute Tokioko agintariek. Izan ere, haurrentzat gehienez ere gomendatzen den iodo mailaren bikoitza neurtu dute bertan.
Hiriburuko iparraldean dagoen ur-biltegi batean haurren osasunarerako kaltegarria izan daitekeen erradiazio-maila atzeman dute. Hori dela eta, 23 auzotan eta inguruko bost barrutitan haurrei iturriko urik ez emateko eskatu dute.
&' || 'nbsp;
Horrez gain, Japoniako Exekutiboak Fukushiman ekoizten diren hainbat barazkiren kontsumoa debekatu du kutsatuta daudelako. Eta Ibaraki eskualdeko esnea eta perexila kontsumitzea ere debekatu dute.
Biktimen balantzea
Joan den martxoaren 11n izandako lurrikara indartsuaren eta tsunamiaren ondorioz gutxienez 9.200 pertsona hil dira eta 14.000 herritar desagertuta daude.
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;