Mundua -

Gerra Libian

Obamak ez du baztertu matxinoei laguntzea, Gadafi agintetik kentzeko

Nolanahi ere, AEBetako presidenteak azaldu du laguntza hori ez litzatekeela "hilgarria" izango, hots, komunikazio tresnak, sendagaiak eta abar izango liratekeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak ez du baztertzen Libiako matxinoei laguntzea, Muamar Gadafi diktadorea agintetik kentzeko helburuz, NBC telebista-kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketa batean.

"Ez dut baztertzen", erantzun du Obamak gai horri buruz galdetu diotenean.

Dena dela, laguntza hori ez dela "hilgarria" izango gaineratu du, hots, komunikazio eta garraio baliabideak eta sendagaiak izango direla.

"Aukera guztiak aztertzen ari gara Libiako herritarrei laguntzeko eta trantsizioa egin ahal izateko", berretsi du.

Obamaren esanetan, nazioarteko koalizioaren erasoek eta isunek Gadafi "ahultzea" lortu dute, eta beraz, agintetik kendu ahal izatea espero du.

"Une honetan, [Gadafik] ez du Libiako zati gehienen kontrola", azaldu du, azken egunetan matxinoek egin dituzten aurrerapenei buruz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea