Mundua -

POLEMIKA

Aita santuak Amerikaren konkistagatik barkamena eskatu zuela adierazi du Vatikanoak

Lopez Obrador Mexikoko presidenteak aita santuari gutuna bidali diola ziurtatu du, Mexikoren konkistagatik barkamena eskatu dezan. Vatikanoak ez du baieztatu gutuna jaso duen ala ez.

Frantzisko aita santua artxiboko irudi batean. EFE
Frantzisko aita santua
Frantzisko aita santua artxiboko irudi batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak Felipe VI.a Espainiako erregeari eta aita santuari Mexikoren konkistagatik barkamena eskatzeko eskaria egin ondotik sortutako polemikaren auzian, Vatikanoa izan da hitz egiten azkena. Gutunaren inguruko aipamenik egin gabe, aita santuak iraganean barkamena eskatu zuela nabarmendu du.

Vatikanoko iturriek ez dute baieztatu Lopez Obradorren gutuna jaso duten ala ez. Dena dela, iraganean aita santuek Amerikaren konkistari buruz "modu argian" hitz egin dutela azpimarratu dute.

2015eko uztailean Boliviara egindako bisitan, Frantzisko aita santuak barkamena eskatu zuen Elizak Ameriketako berezko (natibo) herrien aurka egindako krimenengatik. "Bekatu asko eta larriak egin dira Ameriketako jatorrizko herrien aurka, Jainkoaren izenean. Barkamena eskatzen dut apalki, Elizak egindako irainengatik ez ezik, Amerikaren konkistan jatorrizko herrien aurka egindako krimenengatik", adierazi zuen orduko hartan.

Latinoamerikako lehen aita santuak Latinoamerikan egindako adierazpen horiek oihartzun handia izan bazuten ere, ez zen kolonizazioaz hitz egiten lehena izan. 1992ko urrian, Santo Domingora egindako bisitan, Juan Pablo II.a aita santuak barkamena eskatu zien Ameriketako herriei euren arbasoen aurka egindako bidegabekeriengatik.

"Elizak, 500 urte hauetan zuen bidelagun izan denak, bere esku dagoen guztia egingo du Ameriketako jatorrizko herrien ondorengoek dagokien postua bete dezaten bai gizartean eta baitan Elizaren baitan ere", esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Mexiko bideoak Aita santua albisteak Frantziskoren biografia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerika albisteak Vatikanoko azken ordukoa