Mundua -
Ikerketa baten arabera
Martxoaren 11ko Japoniako tsunamiak 38 metroko altuera izan zuen
Isuri erradiaktiboa geldiarazteko hilabeteak besharko dituztela onartu du Gobernuak. Bitartean, teknikariak 2. erreaktorearen pitxadura ixteko saioekin jarraitzen dute.
Erredakzioa
Martxoaren 11ko lurrikara handiak eragindako olatu erraldoiak 37,9 metroko altuera izan zuen Tokyoko Unibertsiateak egindako ikerketaren arabera. Hala ere, ez da Japoniaren historian izandako tsunamirik handiena izan.
Yoshinobu Tsuji eta Lurrikaren Ikerketarako Institutuak jakitera eman dutenez, ezagututako olaturik handiena 1896ko tsunamiarena izan zen. Olatu horrek 38,2 metro neurtu zituen.
Japoniako Meteorologia Agentziak adierazi duenez, bi metroko tsunamiak egurrezko etxolak apur ditzake. Zementuz egindako eraikinek, berriz, lau metrotik gorako olatuei aurre egin diezaiekete, baina tsunamiak 16 metrokik gora dituenean, eraikin guztiak suntsitzeko arriskua dago.
Edano: ''Isuria eteteko hilebeteak beharko ditugu''
Yukio Edano Gobernu Japoniarreko Kabineteburuak onartu duenez, Fukushimako zentral nuklearreko erradiazio isuria eten arte hilabeteak pasa beharko dira.
"Denbora epe hori murrizteko aukeren inguruan galdezka aritu gara, baina ez da posiblea izango", esan du Edanok.
Ur erradioaktiboa
Ur erradioaktiboa itsasoan sartu da TEPCO Fukushimako Segurtasun Nuklearraren Agentziaren arabera. Likidoa 20 zentimetrotako pitzadura batetik sartzen da, erreaktoretik hurbil dagoen horma baten zulotik.
NHK telebista publikoak adierazi duenez, ur sartzea saihesteko, Fukushimako langileek zementua botako dute.