Mundua -

Gerra zibila Libian

Ajdabiya bonbardatu dute Gadafiren tropek

Bestalde, Gadafiren hegazkinek eraso egin dute eta gutxienez bost matxino hil dira bonbardaketa horietan. Bregatik 40 kilometrora jazo da bonbardaketa, Ajdabiyatik oso gertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ajdabiyako hiri estrategikoaren zenbait zona bonbardatu ditu Muamar Gadafiren artilleriak. Era berean, Gadafiren hegazkinek matxinoen aurka eraso egin dute Bregako errepidean eta gutxienez bost matxino hil dituzte.

Brega eta Ajdabiya lotzen dituen errepidean goizean jazo diren bonbardaketak Gadafiren hegazkinek egin dituztela ziurtatu du Ahmad Bani matxinoen bozeramaile militarrak.

Gutxienez bost matxino hil dira bonbardaketa horietan. Bregatik 40 kilometrora jazo da bonbardaketa, Ajdabiyatik oso gertu, matxinoen bozeramailearen ahotan.

Bonbardaketa NATOko hegazkinen akats bat izan dela jakinarazi dute zenbait kazetarik hasiera batean, izan ere, debekupeko aire-eremua zeharka ditzaketen bakarrak dira.

Gadafi "nola alde egin" aztertzen ari da

Bestalde, Frantziako Gobernuak adierazi du nazioarteko operazioak ezegonkortu egin duela Gadafi, eta orain diktadorea aztertzen ari dena "nola alde egin" dela.

Alain Juppe Frantziako Atzerri ministroaren esanetan, orain "limurtze lana" egin beharra dago, Afrikar Batasunak hurrengo urratsekin bat egin dezan.

Ministroak gaineratu duenez, Europar Batasuneko Atzerri ministroei entzuteko eskatu die Frantziak matxinoei (hurrengo astean batzartuko dira, Luxenburgon).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea