Mundua -

Kolonbia

Gutxienez 19 pertsona hil dira Kolonbia mendebaldean izandako luiziaren ondorioz

Dirudienez, azken egunetan izandako euriteengatik gertatu da Rosaseko landa eremu batean izandako luizia.

19 pertsona hil dira Kolonbian izandako luiziaren ondorioz. Argazkia: EFE
19 pertsona hil dira Kolonbian izandako luiziaren ondorioz
Gutxienez 19 pertsona hil dira Kolonbian izandako luizi batean

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 19 pertsona hil eta 25 desagertu dira Cauca departamenduan, Kolonbia mendebaldean, igande goizaldean izandako luiziaren ondorioz, lehen datuen arabera.

Dirudienez, azken egunetan izandako euri jasengatik gertatu da Rosaseko landa eremu batean izandako luizia. Ezbeharraren berri izan zutenean, erreskate taldeak luizia izan zen lekura gerturatu ziren, bertako bizilagunei laguntzeko asmoz. Lur-jausiak hainbat etxebizitza suntsitu zituela ikusi zuten orduan.

"Arrisku Kudeaketarako Udal Kontseiluko kideak inguru horretan daude, eta, haien esanetan, 19 dira luiziaren ondorioz hildako pertsonak. Dena dela, bilaketa eta erreskate lanak ez dira oraindik bukatu", adierazi dute El Tiempo egunkariak jaso duenez.

"Igande goizaldeko euriteengatik izandako lur-jausiak zortzi etxebizitza suntsitu zituen", gaineratu dute.

Kolonbiako presidente Ivan Duquek, bestalde, iragarri du aurki bisitatuko duela kaltetutako ingurua, biktimei aurrez aurre elkartasuna adierazteko eta bertako agintariekin eta larrialdi zerbitzuetako langileekin biltzeko. "Rosasen egongo gara, biktimen senitartekoei Estatuaren babesa agertzeko", esan du presidenteak. Halaber, Caracol Radiok argitu du biktimentzako laguntzak agindu dituela Duquek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Kolonbia Latinoamerika Lur-jausiei buruzko albisteak Sumendien erupzioek kaltetutakoak