Mundua -

Gerra Libian

NATOk Gadafiren 15 tanke suntsitu ditu

Zortzi matxino hil dira Gadafik Misrataren kontra egindako erasoan. NATOk, bitartean, Gadafiren tropenkontrako bonbardaketak areagotu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk Muamar Gadafiren tropen 15 tanke suntsitu dituela iragarri du larunbat honetan. Tankeak azken bi egunetan Misrata eta Brega hirietan izandako konbatetan suntsitu dituzte.

Bestalde, gutxienez zortzi matxino hil dira larunbat honetan Muamar Gadafi liderraren aldeko tropekin izandako konbateetan. Presidentearen aldekoak Misratako portura iristen saiatzen ari dira, hiriko toki estrategikoa baita.

Mustafa Abdulrahman matxinoen bozeramaileak NATOk bonbardaketak areagotu dituela adierazi du. Misrata Libiako mendebaldean matxinoen eskuetan dagoen hiri bakarra da.

"Ostiraletik, NATOk aldaketa ona egin du. Gadafiren aldekoen kontrolpean dauden lau eremu bonbardatu dituzte", ziurtatu du Abdulrahmanek Reuters agentziari telefonoz egindako adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea