Mundua -

11.000 dolar ordaindu ditu

Nicolas Cagen fidantza gaizkile-harrapatzaile batek ordaindu du

Cage larunbatean atxilotu zuten emakumeen kontrako indarkeria eta ordena publikoaren nahasmendua leporatuta, Alice emaztearekin eztabaida izan ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Cage aktorea kartzelatik atera da Duane "Dog" Chapman gaizkile-harrapatzaileak 11.000 dolarreko fidantza ordaindu ostean, TMZ webguneak zabaldutakoaren arabera.

Chapman Hawain bizi da eta Justiziatik ihes egindako gaizkileei jarraitzen die agintariek eskainitako ordainsariak kobratzeko.

Bai berak eta bai bere familiak reality baten protagonista izan dira Ameriketako Estatu Batuetan.

Cage larunbatean atxilotu zuten New Orleansen emakumeen kontrako indarkeria eta ordena publikoaren nahasmendua egotzita, Alice emaztearekin izandako eztabaidaren ostean.

Nicolas Cage aktorea New Orleansen dago Medallion izeneko pelikula egiten, Simon Westek zuzenduta.

Emazteak ez du kargurik aurkeztu

TMZ webguneak zabaldu zuenez, Cage eta emaztea eztabaidan hasi ziren hirian alokatutako apartamenduaren helbidearen inguruan.

Antza denez, 47 urteko aktorea mozkor-mozkor zegoen eta Poliziei burla egin zien egoera okertuz eta atxilotuta eraman zezaten desafiatuz.

Alice emazteak ez du senarraren kontra kargurik aurkeztu nahi izan eta eztabaidan osoan elkar ukitu ez zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea