Mundua -

Hauteskundeak Finlandian

Ultraeskuindarren gorakadak euroguneko erreskateak kolokan jarri ditu

Finlandian alderdi batek inoiz egin duen aurrerapausorik handiena lortu dute ultraeskuindarrek. Lehen baino zortzi bider eserleku gehiago dituzte orain eta hirugarren indar politikoa bihurtu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finlandiako hauteskundeetan ultraeskuindarrek lortutako gorakada ikusgarriak kolokan jar lezake euroguneko lurraldeen finantza erreskatea. Izan ere, litekeena da garaile izan diren kontserbadoreekin koalizioan joatea, eta ultraeskuindarrek finantza erreskateak ez dituzte babesten.

Jyrki Katainen Ekonomia ministroaren Kokoomus alderdi kontserbadoreak irabazi ditu Finlandiako hauteskundeak, baina oso alde txikiarekin. Botoen % 20,4 eskuratu ditu, hau da, Parlamentuko 200 eserlekutatik 44.

Alderdi Sozialdemokratak, pposizioko indar nagusiak, bigarren postua lortu du botoen % 19,1 eskuratuta eta 42 eserleku ditu.

"Perussuomalaiset" (Benetazko Finlandiarrak) alderdi ultraeskuindarrak, berriz botoen % 19 jaso dituzte eta ondorioz, 39 diputatu izango dituzte Parlamentuan.

Dudarik gabe talde ultraeskuindarra izan da hateskunde hauetako garaile. Finlandian alderdi batek inoiz egin duen aurrerapausorik handiena lortu dute, lehen baino zortzi bider eserleku gehiago dituzte orain eta hirugarren indar politikoa bihurtu dira.

Analisten arabera ultraeskuindarren aurrerapausoak, gai garrantzitsu askoren inguruan duten jarrera dela eta, Gobernuaren osaketa zailduko du.

Euroguneko finantza erreskateak, Portugalgoa barne, babestuko dituen Gobernu batean ez duela parte hartuko adierazi zuen kanpainan Timo Soini ultraeskuindarren liderrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea