Publizitatea
Itxi

2019/05/19

16:54

Mundua

POLEMIKA EUROVISIONEN

Israelgo Kultura ministroak 'desegoki' jo du Madonnak bandera palestinarra erakustea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Islandiako ordezkariek ere palestinarrei keinu bat egin zieten Eurovision jaialdiaren bozketa fasean, baina Palestinako ekintzaileek "fartsa hutsa" izan zela esan dute.

1:41
EUROVISIONEKO ISLANDIAKO ORDEZKARIEK PALESTINAR  BANDERA ERAKUTSI DUTE TEL AVIVEKO JAIALDIAN
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miri Reguev Israelgo Kultura ministroak tamalgarritzat jo du Madonnak bart Eurovision jaialdian egindako ikuskizunean Palestinako bandera bat agertu izana, Tel Aviven bart izan den finalean.

"Uste dut ez litzatekeela politika horrelako ekitaldi musikal batekin nahastu behar. Akats desegokia izan zela uste dut, eta Madonnarekiko errespetu guztiz esaten dut horrelako gauzak ez liratekeela gertatu behar" adierazi dio Times of Israeli.

"Ezin dugu ezikusiarena egin atzokoaren aurrean, diru publikoz finantzatutako erakunde publiko baten ekitaldi batean bandera palestinarrak egon ziren. Hori ez litzateke beste inongo herrialdetan gertatuko. Ematen du gure herrian dena dagoela baimenduta eta Gobernua ezin dela sartu" gaineratu du.

Islandiako ordezkariek ere Palestinako banderaren koloreak zituzten lepokoak atera zituzten bozketetan, baina ekintzaile palestinarren iritziz, "fartsa hutsa" izan zen.

Israeli Boikot Akademikoa eta Kulturala egiteko Palestinako Kanpainako ordezkariek garrantzia kendu diote Hatari Islandiako taldearen keinuari, banderak atera arren aurretik abestu egin zutenez, Israeli babesa eman ziotela ulertuta. "Gizarte zibil palestinarrak arbuiatu egiten ditu gezurrezko elkartasun keinu horiek" salatu dute Twitter bidez.

Bien bitartean, Eurovision kudeatzen duen Europako Radiozabalkunde Batasunak adierazi du zigortu egingo dutela Islandiako taldea egindakoagatik: "Ekitaldi ez politikoa da gurea, eta keinu horrek lehiaketaren arauak urratzen ditu. Batzorde exekutiboak erabakiko du zer neurri hartu" adierazi dute ohar batean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;