Mundua -
Ustelkeria
Espainiak Venezuelan zuen enbaxadorearen bulegoa miatu dute Madrilen
Auzitegi Nazionalak ustelkeria delitua egotzi dio, Venezuelako petrolio-konpainiaren garbiketan parte hartu zuelakoan.
agentziak
Poliziak Raul Morodo, Venezuelan Espainiako enbaxadore ohiak, Madrilen duen bulegoa miatu du. Auzitegi Nazionalak ustelkeria delitua egotzi dio, Venezuelako petrolio-konpainiaren garbiketan parte hartu zuelakoan.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du miaketa, ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak aurkeztutako kereilari erantzunez. Operazioan hainbat miaketa egingo dituzte eta ez dute atxiloketarik baztertzen.
Haren semeari ere ustelkeria delituak egotzi dizkiote, nazioarteko salerosketetan, ustez, Venezuelako goi-kargudunei aholkularitza lanetan aritu izanagatik, eta lortutako kapitalak zuritu izanagatik.
Auzitegi Nazionalak epaitzen duen ustezko kapitalak zuritzeagatik ikertzen duen bigarren auzia da.