Mundua -

Nigerian

Mediku katalanaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Nigerian

Hildakoa Artur Mas Generalitateko presidentearen lehenengusua zen. Nigerian liskar giroa dela nagusi azken egunotan, larunbatean egindako hauteskundeen ondotik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nigerian poliziak gizonezko bat atxilotu du, ustez Kataluniako mediku baten hilketagatik. Hildakoa Antoni Gavarro zen, Artur Mas Generalitateko presidentearen lehenengusua.

Gavarro Sabadellgo erietxeko medikua zen eta oporretan zegoen Nigerian. Oraindik ez dago argi zergatik, baina gizonezko batek labanaz eraso egin zion asteazkenean hil arte.

Ez Espainiako atzerri ministerioak, ezta Generalitateak ere, ez dute gertatutakoaren inguruko argibide gehiago eman nahi izan.

Dena den, Atzerri Ministerioak laguntza eskaini dio hildakoaren familiari, gorpua lehen lehenbailehen etxera ekartzeko.

Nigerian liskar giroa dela nagusi azken egunotan, larunbatean egindako hauteskundeen ondotik. Hegoaldeko kristau batek, Goodluck Jonathan-ek irabazi ditu berriz ere hauteskundeak, baina oposizioko buruak, iparraldeko musulman batek, Muhamadu Buharik iruzurra leporatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea