Mundua -

Egoera Libian

Koalizioak % 30ean murriztu du Gadafiren lur armada

Estatu Batuetako talde militarraren Aginte Gorenaren nagusiak Libiako egoera "eten" dagoela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mike Mullen Amerikako Estatu Batuetako talde militarraren Aginte Gorenaren nagusiak baieztatu duenaren arabera, koalizioaren aire-erasoek %30ean edo %40an murriztu du Muamar Gadafiren lur armadaren ahalmena. Dena den, Mullenek Libiako egoera "eten" dagoela uste du.

"Kontua da egoera geldirik dagoela", adierazi du Mullenek Bagdadera egin duen bisitan.

Halaber, Libiako errebeldeen artean Al Kaidako kiderik ez dagoela adierazi du. "Adi gaude eta ez dugu talde terroristaren kiderik ikusi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea