Mundua -

Estatu Batuak

Mexikoko harresia eraikitzeko Trumpen plana behin behinean blokeatu du epaile batek

Aldi baterako da erabakia, epaileak denbora gehiago izan dezan Pentagonoko eta Altxorreko milaka miloi harresia eraikitzera bideratzea aztertzeko.

Harresia AEB-Mexiko mugan. Irudia: EiTB.
Harresia AEB-Mexiko mugan.
Harresia AEB-Mexiko mugan. Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako epaile federal batek Donald Trumpen Gobernuak Pentagonoko eta Altxorreko milaka miloi dolar Mexikoko mugan harresi bat eraikitzera bideratzeko erabakia blokeatu du behin behinean.

Oaklandeko epaitegietako Haywood Gilliam magistratuak arrazoia eman dio 20 estatuk, erakunde ekologista batek eta eskubide zibilen inguruko erakunde batek osatutako koalizio bati.

"Kongresuak Exekutiboaren funtsak bideratzeko eskaera atzera botatzen duenean, Gobernuak besterik gabe funtsa horiek 'Kongresurik gabe' gastatzeko formula bat bilatzea ez dator bat Errepublikaren jatorrian oinarria duen botere banaketaren oinarrizko printzipioekin", esan du epaileak.

Harresia eraikitzeko 1.375 miloi dolar bideratzea onartu zuen Kongresuak otsailean, Trumpek eskatutako 5.700 milioi dolarretik urrun. Presidenteak emergentzia nazionala deitu zuen Mexikoko mugan funtsa horiek Legebiltzarrak baimendu behar izan gabe lortzeko.

Emergentzia nazionalarekin, Gobernuak 6.600 milioi dolar esleitu zituen harresiaren eraikuntzara, Pentagonorako eta Altxorraren sailerako bideratuta zegoen dirutik. Kongresuak harresirako zuzendutako diruarekin batuta, 376 bat kilometro eraiki eta bere kanpainako promes nagusia betetzen hasi ahal zuen Trumpek.

"Kongresuaren Gobernuaren gastuen erabateko kontrola ez da gure sistemaren akats bat. Alderantziz, gure sistemaren oinarrizko ezaugarri bat da", dio epaileak.

Erabakia aldi baterako da, epaileak denbora gehiago izan dezan kasua aztertzeko eta behin betiko epai bat kaleratzeko.

Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan harresi bat eraikitzea Trumpek 2016ko hauteskundeetan egindako promesetako bat izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Donald Trump hesia