Mundua -

Damascon eta Deraan

112ra igo da Siriako liskarretako hildakoen kopurua

Segurtasun-indarrek balak eta gas negar-eragilea jaurti dute. Ekintzaileak era koordinatuan ari dira manifestatzen herrialdeko hainbat lekutan, demokrazia aldarrikatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

112 pertsona hil zituzten atzo (ostirala), Sirian, Bachar al Asaden erregimenaren kontrako manifestaziorik odoltsuenean, oposizioak zabaldutako datuen arabera.

Datuok Bachar al Asaden kontrako Siriar Matxinada taldeak jakinarazi ditu, Facebookeko euren web gunean, eta bertan agertzen da 112 izan direla liskarretan hildakoak."Izen gehienak baieztatu dituzte", mezuan irakurri ahal denez.

Atzoko egunean, Ostiral Handia izenaz ezagutua, Al Asaden aurkako hainbat manifestaldi egin zituzten, herrialdeko zenbait herri eta hiritan. Giza eskubideen aldeko ekintzaile batzuen arabera, manifestazio askotan Poliziak eta zibilez jantzitako hainbat agentek tiroka oldartu zitzaien.

Siriako presidenteak 1963az geroztik indarrean zegoen larrialdi egoera eten zuen ebazpena sinatu eta egun batera izan dira manifestaziook. Ebazpenaren bidez Estatuaren Segurtasun Epaitegia ere bertan behera utzi dituzte.

Gaur, larunbata, protesta berriak espero dira atzoko hildakoen hileta-elizkizunetan.

Oposizioko ekintzaileek esan dutenez, gune batzuk Poliziak eta Armadak hesituta agertu dira Damaskon eta, Homs hirian, agintariek ez dituzte gorpuak dagozkien familiei emango biktimen familiek Al Asaden kontrakoek hil dituztela telebistan esan arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea