Mundua -
Egipto
Mubarak presondegi bateko ospitalera eramatea agindu du Fiskaltzak
Gutxienez hilabete beharko dute beharrezkoa izango duten osasun material guztia prestatzeko. Mubarak ikertzen ari dira bere kontrako manifestazioetan izandako hilketengatik.
Erredakzioa
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia Kairoko kartzela bateko ospitalera eramateko agindua eman du Fiskaltzak. Erabakia medikuen txosten batean oinarrituta hartu dute. Txostenaren arabera, Mubaraken osasun egoerak ez dio bidaiatzea galarazten.
Mubarakek iragan otsailaren 11n utzi zuen boterea, bere kontrako manifestazioek behartuta, 30 urtean Egiptoko agintari nagusia izan ondoren. Presidente ohia protesta horietan izandako hildakoen harian ikertzen ari dira.
Hala ere, Fiskaltzak ez du berehalako lekualdaketa agindu eta onartu egin du hilabete inguru beharko dutela beharrezkoa duten osasun materiala prestatzeko.
Mubarak Kairoko ospitale militar batera eramango dute, Mazrako kartzelara joan aurretik. Hala ere, ez dute data konkreturik eman. Barne Ministerioak iraharri duenez,&' || 'nbsp; "Orain beharrezko neurriak hartuko dira Mubaraken lekualdaketan segurtasun osoa bermatzeko". Ministerioko iturriak azaldu duenez, Mubarak Kairora eramango dute, "Nazioarteko Osasun Zentroa izena duen ospitale militarrera, hain zuzen".