Mundua -
Libiako istiluak
NATOk Gadafiren bizilekua bonbardatu du
Gobernuko prentsa arduradunaren hitzetan, erasoak Gadafi hiltzeko helburua zuen. Koronelaren aldeko iturrien arabera, gutxienez 45 lagun zauritu dira bonbardaketan.
Erredakzioa
NATOk Gadafik Tripolin duen bulegoa eta bilerak egiteko gelak suntsitu ditu. Gobernuaren prentsa arduradunaren hitzetan Gadafi hiltzeko helburua zuen atentatuak.
Suhiltzaileek orduak eman dituzte erasoak sortutako sugarrak itzaltzen eta erregimenak, nazioarteko kazetariak bildu eta NATOk eraikuntzan eragindako hondamendiak ikustera eraman ditu.
Gadafiren iturrien arabera gutxienez 45 lagun zauritu dira bonbardaketan.
Bestalde, Tripolin hiru leherketa ozen entzun dira gauerdian eta honen ondorioz bertako hiru telebista kateek emisioa etenda izan dute ordu erdi batez.
Horretaz gain, Gadafire-n tropek, ez dute bete Misratatik erretiratzeko larunbatean egindako iragarpena. Ustez hiriko aginte militarra bertako leinuen edo tribuen esku utzi zuten, errebeldeek erretiratzea ospatzera atera eta Gadafiren tropek berriro eraso egin zuten hiriaren kontra.