Mundua -
Iraultza Libian
Viagra hartuz bortxaketak egitea leporatu diete Libiako soldaduei
Susan Rice AEBen NBEko enbaxadoreak esan du Armadako goi kargudunek sexu pizgarriak ematen dizkietela soldaduei eta horrek sexu-erasoak ugaritu dituela.
Erredakzioa
Susan Rice AEBen Nazio Batuen Erakundeko enbaxadoreak Segurtasun Kontseiluan salatu duenez, Muamar Gadafiren esku dagoen Libiako Armadak gero eta sexu eraso gehiago egiten ditu.
Horretarako, Armadako goi-kargudunek soldaduei Viagra sexu pizgarria ematen dietela adierazi du Ricek, baina ez du informazio hori egiaztatzeko frogarik aurkeztu. Libiako tropak "Viagra hartu eta bortxaketak egitera" ateratzen direla azpimarratu zuen Ricek bilera hartan, diplomazia iturriek jakinarazi dutenez.
Hala ere, Segurtasun Kontseiluaren bileran egon ziren iturriek zehaztu dute AEBen ordezkariak ez zuela frogarik aurkeztu astelehenean Daily Mail egunkari sentsazionalistan agertu zen informazioa baieztatzeko.