Mundua -
Bin Laden hil dute
Gerra santuak segituko duela esan dute Al Kaidaren gertuko web batean
Al Kaidaren gertuko web orri batean aireratu duten komunikatu batean esaten denez egun batzuk utziko dituzte "hilketa ospatzeko", baina gero gerra santuberriro hasiko dela ziurtatu dute.
Erredakzioa
Al Kaida sare terroristaren inguruko web orri batean jarri duten komunikatu batean ziurtatzen da fidelak ez direnen aurkako gerra santuak jarraitu egingo duela eta Osama Bin Ladenen hilketaren aurrean ez dutela negarrik egingo.
"Obamari esaten diogu ez dugula negarrik egingo Bin Ladenengatik, ez gara triste egongo bere heriotzagatik, ez dugu ez dolurik ezta elegiarik onartuko; egun batzuk utziko dizkizuegu hilketa ospatzeko eta ondoren gerra islamiarra berriro hasiko da", dio Husein bin Mahmud Al Kaidako jarraitzaileak sinatutako duen komunikatuak.
Oharra "Ansar al Muyahidin" web orrian agertu da; bertan agertu ohi dira Al Kaidaren eta berarekin bat datozen taldeen komunikatuak.
"Ez ditugu mendekurako operazioak nahi, jakintzarekin eta pazientziarekin planeatutako operazioak nahi ditugu, fruituak emango dituztenak, Amerikari Washingtoneko atentatuak ahaztera ekarriko dizkionak", idatzi du Mahmudek.
Komunikatuaren amaieran gerra santuaren buruzagiei "berrantolatzeko", Bin Ladenen ondorengoa iragartzeko eta hurrengo etapa prestatzen hasteko eskatu diete.