Mundua -

JAPONIA

Balearen ehiza komertzialari berrekin dio Japoniak, 30 urteren ondoren

Japoniako Gobernuak Nazioarteko Balea Batzordea utzi du balearen arrantzari berriro heltzeko. Erabakiak talde ekologisten kritikak eragin ditu.

Baleontzi bat Shimonosekiko portutik irteten. Argazkia: EFE
Baleontzi bat Shimonosekiko portutik irteten
Baleontzi bat Shimonosekiko portutik irteten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteren ostean, Japoniak berriro ekin dio balearen arrantza komertzialari. Erabakiak harrabotsa ez ezik, talde ekologisten kritikak eragin ditu.

Gaurtik aurrera Nazioarteko Balea Batzordea uzteko erabakia iragarri zuen iaz Japoniako Gobernuak, helburu komertzialekin eta nazioarteko inongo mugarik gabe baleak ehizatu ahal izateko.

Nazioarteko Balea Batzordea eratu eta hiru urtera batu zen bertara Japonia. 1988an balearen ehiza komertziala bertan behera utzi zuen, baina baleak harrapatzen jarraitu du "helburu zientifikoekin". Hala ere, noizean behin, balearen haragia eskuratu daiteke supermerkatuetan eta jatetxeetan.

Iaz, esaterako, Japoniako baleontziek 637 balea harrapatu zituzten, ustez, ikerketa zientifikorako.

Aurtengo urteari begira, Japoniako Gobernuak 227 balea harrapatzeko baimena eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ingurumena albisteak Animaliak albisteak Asia albisteak