Mundua -

Erasoa

Gutxienez 11 pertsona hil eta 65 zauritu dituzte Kabulen bonba-auto bat leherrarazita

Auto-bonba, Defentsa Ministerioko Logistika Zentrotik hurbil lehertu da. Kabulgo Polizia bozeramaile Firdaws Faramarzek dio oraindik erasoaren helburua ez dagoela argi.

Auto-bonba baten leherketa Kabulen. Argazkia: EFE
Auto-bonba baten leherketa Kabulen. Argazkia: EFE
Auto-bonba baten leherketa Kabulen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte 11 hildako eta 65 zauritu zenbatu dira, horien artean, 9 umeak izan dira, honez gero hiriburuko ospilera eraman dutenak. Erasoa, Kabuleko segurtasun handiko eremu batean lehergaiak zeramatzan auto baten eztandak eta hainbat pertsona ezezagunen tiroketak eraginda izan da.

Jaama tokiko agentziak esan duenez, talibanek erasoa aldarrikatu dute.

"Helburua, Defentsa Ministerioko instalazio baten kontra egitea izan da" esan du Zabiulá Muyahid, Mohamed Omar mullah-k sortutako mugimendu integristako bozeramaileak. Talibanetako arduradunak baieztatu duenez, erasoa, lehergailua zeraman auto batek eragin du Defentsa Ministerioko Logistika Zentrotik hurbil, Kabulen.

Nasrat Rahimi, afganiar Barne Ministerioko bozeramaileak bere Twitter kontu ofizialen adierazi duenez, leherketa 08:55ean (04.25 GMT) izan da Pul-i-Mahmoud Khan, Kabul erdiguneko segurtasun handiko eremuan.

Kabulgo Polizia bozeramaile Firdaws Faramarzek dio oraindik erasoaren helburua ez dagoela argi.

Abdulá Abdulá lehen ministro afganiarrak, talibanen erasoa zigortu eta talde integristak "jarrera kriminala" izan duela definitu du. "Egileak jarraitu eta zigortzeko orduan ez dugu gure burua basakeria horren aurrean konbentzituta ikusten. Salbatzaile eta segurtasun lanetan ari direnen lana ona izan da" baieztatu du Abduák bere Twitter kontuan.

Leherketaren ostean, hainbat kilometrotara entzun zitekeena, ke ugari sortu omen da. Leherketaren inguruan aurkitzen da baita ere Shamshad TV telebista kate herrikoiaren egoitza. Bertako kazetari batek esan duenez, hainbat langile ere zaurituak izan dira.

Hainbat atentatu izan dira honez gero aurten Kabulen. Esanguratsuena berriz, duela hilabete bat geratu zen, bonba lapa batek funtzionario afganiarrak zeramatzan autobus baten kontra lehertu zuenean. Bost hildako eta hamar zauritu izan ziren bertan.

Gaurko atentatua, delegazio taliban batek eta Estatu Batuetako ordezkariek, Afganistanen bakea lortzeko negoziazioak egiten ari zirela gertatu da Katarren.

Bi aldeak irtenbide bat aurkitzen saiatzen ari dira, baina talibanek ez dute Afganiar Gobernuarekin hitz egin nahi.

Inspektore orokor bereziak zabaldutako azken datuen arabera, Kabulgo Kontrol Exekutiboak datu minimoenak lortu ditu (2015ean hasi zen kontaketa) lurraldearen %54a bere eskuetan izanik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak