Mundua -

Egutegia

Von der Leyenen hurrengo urratsak Europako Batzordeko presidente kargua hartzeko

Alemaniarrak azaroan hartuko du kargua. Eguna heldu arte, baina, hauek dira egin beharko dituen urratsak.

Ursula Von Der Leyen. EFE
Ursula Von Der Leyen. EFE
Ursula Von Der Leyen. EFE

Felipe Etxebarria

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak bere izendapena onartu ondoren, kargua hartu aurretik Ursula Von Der Leyen alemaniarrak, Jean Claude Junckerren ondorengoak, lan garrantzitsuak ditu oraindik egiteko. 

- Uztailak 17. Ursula von der Leyen Berlinera joan da, Alemaniako Defentsa ministro moduan dimititu ondoren. Annegret Kramp-Karrenbauerrek, CDUko buruzagiak, hartu du kargua.  

- Uztailetik-irailera. Von der Leyen presidente berriak datozen bost urteetarako Europako batzorderako lan programa prestatu behar du.  Bien bitartean, gainerako 27 estatu kideek Komisario Europar bana proposatu behar dute. Proposamen hauek Von der Leyenek gaitzetsi ahal izango ditu. Dena dela, Frans Timmermas Herbeheretako sozialdemokratak eta Magrethe Vestager daniarrak beren postuan jarraituko dute Batzordeko presidenteorde moduan. 

- Urria. Proposatutako Europako komisarioak Europako Parlamentuaren aurrean azaldu beharko dira, Parlamentuaren oniritzia hartu aurretik. 

- Urriak 17 eta 18. Bruselan, Estatu eta gobernuburuen goi-bilera. 

- Urriak 21-24. Europako Parlamentuak Europako Batzorde osoko izendapenak onartu behar ditu. Hori ez dago ziurtatuta. Gogoratu, Rocco Buttiglione italiarra Europako Parlamentuak gaitzetsi egin zuela 2004ean adierazpen homofoboak egiteagatik. 

- Urriak 31. Erresuma Batuak Europar Batasunetik irten behar du. Beraz, 73 parlamentari britainiarrek alde egingo dute. Erresuma Batuan bizi den egoera kaotikoa dela eta, ez da Brexita atzeratzea baztertzen. 

- Azaroak 1. Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta gainerako Europako komisarioek kargua hartuko dute. Egun berean hartuko du kargua baita ere Europako Banku Zentraleko buruzagitzan Christine Lagarde frantziarrak. Europako buruzagiek adostu zuten haren izendapena uztaila hasieran. 

- Abenduak 1. Belgikako Charles Michelek  Kontseilu Europarreko presidente kargua hartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Felipe Etxebarria