Mundua -
Tripolin jarraitzen du
Gadafi onik dago, 'NATO heldu ezin den toki batean'
Musa Ibrahim Libiako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Gadafi onik dago Tripolin. Gadafi beharbada zaurituta eta Tripolitik kanpo dagoela esan du Italiako Atzerri ministroak ordu batzuk lehenago.
Erredakzioa
Muamar el Gadafi onik dago NATOko bonbardaketek harrapatu ezin duen toki batean, Libiako Estatu telebistak iragarritako mezu baten arabera.
Musa Ibrahim Libiako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Gadafi onik dago Tripolin. Aurretik, Franco Frattini Italiako Atzerri ministroak esan du Gadafi beharbada zauritua eta Tripolitik kanpo zegoela.
Tripolin telebista bide emandako prentsaurrekoan, Gadafi "oso osasuntsu" dagoela azaldu du Ibrahimek, eta azken egunotako zurrumurruak errefusatu ditu.
Izan ere, ordu batzuk lehenago Italiako diplomazia buruak Gadafi Tripolitik alde egin duela esan du.
Gadafi Estatuko hedabideetan bi aste agertu barik egon ostean piztu dira zurrumurruak.
Dena den, atzo Gadafiren irudi batzuk eman zituzten Estatuko telebistan; antza denez, irudiok Tripoliko hotel batean grabatu zituzten aurreko egunean tribuetako buruekin izandako bilera batean.