Mundua -

Italiako Gobernuaren arabera

Gadafi zaurituta eta Tripolitik kanpo egon liteke

Hala ere, Muamar el Gadafi zauriturik dagoenik eta hiriburua utzi duenik gezurtatu du Libiako erregimeneko bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar el Gadafi beharbada zaurituta eta Tripolitik kanpo dago, Franco Frattini Atzerri ministroak esan duenez.

"Gadafiren inguruko berririk ez dugu. Martinelli Tripoliko gotzainak esandakoa sinesgarria da, Gadafi agian Tripolitik at eta beharbada zauriturik izatea, alegia. Baina ez dakigu non", adierazi du Frattinik La Bagnaian (Sienako probintzia).

Italiako komunikabideek Al Arabiya telebista aipatuz jakinarazi dutenez, Gadafi zauriturik dagoenik eta hiriburua utzi duenik gezurtatu du Ibrahim Moussa Libiako erregimeneko bozeramaileak.

Duela bi egun, Muamar el Gadafi bizirik zela esan zuen Giovanni Innocenzo Martinelli gotzainak, baina beharbada Tripolitik kanpo, basamortuan, izan zitekeela gaineratu zuen.

"Gadafi ez da hil"

"Gadafi ez da hil, bizirik dago. Agian Tripoli utzi du, baina nonbaiten, Libian dago", adierazi zuen Martinellik Italiako komunikabideen aurrean. Gotzainaren hitzetan, "ez da dolu sinbolorik ikusten".

Gotzain katolikoak bertan bizi dela azaldu zuen, jendartean, eta ohitura eta kode sozial guztiak ezagutzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea