Mundua -

MEXIKO

Tijuanan 31 hilketa izan dira 48 ordutan

Urtea hasi zenetik 1.331 hilketa izan dira, eta horrek munduko herririk bortitzenetako bat bilakatu du.

Guerreroko poliziak Mexikon. Argazkia: EFE
Guerreroko poliziak Mexikon
Guerreroko poliziak Mexikon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan 31hilketa izan dira 48 ordutan Tijuanan (Mexiko), Poliziak adierazi duenez.

Urtea hasi zenetik 1.331 hilketa izan dira Tijuanan, eta horrek munduko herririk bortitzenetako bat bilakatu du.

Poliziaren arabera, droga-trafikoak eta kale kantoien kontrola eskuratzeko trafikatzaileen arteko borrokek eragin dute hilketa kopuruak gora egitea.

2018an Tijuana Mexikoko herririk arriskutsuenetako bat izan zen. 100.000 pertsonako 138 hilketa izan ziren, hau da, zazpi hilketa eguneko.

Iazko datuekin alderatuta aurten hilketa kopurua % 2 murriztu dela nabarmendu du Marco Sotomayor Segurtasun Publikoko zuzendariak. Hala ere, garrantzitsua da datuak hilabetez hilabete aztertzea, urteen joan-etorrian hilabete batzuetan hilketa kopuruak gora egiten baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Drogak Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Erailketak