Mundua -

Japonia

Hiroshimak bonbardaketa oroitu du 74. urteurrenean

Hiroshiman jaurtitako bonba hamasei kilotoiko indarrarekin lehertu zen 600 metro inguruko altueran, eta 80.000 pertsona hil zituen berehala.

Shinzo Abe, Japoniako lehen ministroa. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Shinzo Abe, Japoniako lehen ministroa
Hiroshimako bonbardaketaren oroimenezko ekitaldia ospatu da

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiroshimak tragedia atomikoa ez ahazteko eta ez gutxiesteko eskatu die gazteei, eta Arma Nuklearren Debekurako Hitzarmena sinatzera deitu ditu munduko liderrak, Japonia bereziki.

Hiriko alkateak, Kazumi Matsuik, bizirik irten zirenek idatzitako poemak eta testuak irakurri ditu Bakearen Parkean. Testu horietan bonbardaketan jasandako izuez hitz egiten dute, eta horrelakorik berriz ez errepikatzeko eskatzen die etorkizuneko belaunaldiei.

Matsuik esan duenez, "munduko liderrek aurrera egin behar dute beraiekin, gizarte zibilaren eredua bultzatuz", eta Arma Nuklearren Debekurako Hitzarmena sinatzera deitu ditu. Japonia ez dago hitzarmen horretan, ezta munduko potentzia nuklearrak ere.

Shinzo Abe lehen ministroak ere hitz batzuk eskaini ditu. Armarik gabeko mundua lortzeko helburua aipatu du, baina ez du hitzarmenaz ezer esan.

Orain dela 74 urte Hiroshiman jaurtitako bonba hamasei kilotoiko indarrarekin lehertu zen 600 metro inguruko altueran, zeremonia egin den parketik oso hurbil, eta 80.000 pertsona hil zituen berehala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia Eguneko albisteak Albisteak