Mundua -

Hautatua izan eta 6 hilabetera

Outtarak Boli Kostako presidente kargua hartu du

Laurent Gbagbo presidente zenean izandako gizateriaren aurkako balizko krimenak ikertzeko eskatu dio Outtarak Nazioarteko Zigor Gorteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alassane Outtara Boli Kostako presidenteak kargua hartu du larunbat honetan, hautatua izan eta sei hilabetera, eta hauteskunden ondorengo gatazketan gutxienez 3.000 hildako egon eta gero.

Inbestidura-ekitaldia Yamusukron egin dute, Boli Kostako hiriburu politikoan. Bertan izan dira Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia eta 20 estatuburu inguru, besteak beste, tartean Nikolas Sarkozy Frantziako presidentea.

Outtarak adierazi duenez, kargua hartzearekin "democracia eta herriaren borondatea errespetatu ditugu". Ekitaldiak ikusmin handia sortu du, batez ere Laurent Gagbo aurreko presidenteak, hauteskundeetan galtzaile atera ondoren, boterea utzi nahi ez eta gatazka ugari egon zirelako.

Apirilarem 11n, Errepublikako Indarrek (Outtararen aldekoek), Gbagbo atxilotu zuten eta gaur egun etxean atxikita dago gerra eta gizateriaren kontrako krimenengatik ikertzen duten bitartean.

Horren harian, Laurent Gbagbo presidente zenean izandako gizateriaren aurkako balizko krimenak ikertzeko eskatu dio Outtarak Nazioarteko Zigor Gorteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea