Mundua -

NBC katearen arabera

Grimsvotn sumendia, Islandiako aktiboena, erupzioan hasi da

Zientzialariek aurreratu dutenez, ziurrenik ere erupzio honek ez du eragingo 2010eko apirilean Eyjafjallajokul sumendiak nazioarteko aire eremuan eragin zuen kaosaren parekorik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grimsvotnm sumendia, Islandiako aktiboena, erupzioan hasi da eta ke ugari botatzen ari da bost kilometrotik gorako altuerara, NBC kate estatubatuarrak iragarritakoaren arabera.

Egoerak arrisku handia sor lezake, bai inguruetako bizilagun urrientzat eta bai Islandiako eta Europako aire trafikoarentzat. 2010eko martxoan eta apirilean, beste sumendi baten erupzioak, Eyjafjallajokull-arenak hain zuzen, nahaspila handia sortu zuen Europako agintarien artean, baita aire eremuan ere. Gainera, 800 pertsona inguru aterarazi behar izan zituzten.

Oraingo honetan halere, zientzialariak lupaz ari dira jarraitzen Grimsvotn sumendiaren mugimendiak. Edozein kasutan, aurreratu dutenez, badirudi erupzio honek ez duela eragingo Eyjafjallajokull sumendiak nazioarteko aire eremuan eragin zuen kaosaren parekorik.

Grimsvotn sumendia 2004. urtean izan zen erupzioan azken aldiz. Orduan, izotz azpiko galdarak sortutako presioak uholdeak eragin zituen aintziraren inguruetan eta Islandiako aire trafikoan murrizketak sortu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea