Mundua -
5. mailako ekaitza
Kategoria 'katastrofikora' heldu da Dorian urakana, Bahametara iritsi baino lehen
"Gogoratu: etxeak ordezkatu daitezke; bizitzak, ez", ohartarazi du lehen ministroak. Astelehenetik aurrera iritsiko da Estatu Batuetara.
Agentziak | Erredakzioa
Dorian urakana Saffir-Simpson eskalako 5. kategoriara, maila "katastrofikora", iritsi da, igandean Estatu Batuetako Urakanen Zentroak esan duenez.
"Urakan katastrofiko hau Acabo uharteetara 260 kilometro orduko haize suntsitzaileekin eta iraunkorrekin iristetik gertu dago", azaldu du.
"Uhaldi handiak eta hilgarriak izan daitezkeen euriteak" izango direla ohartarazi die Zentroak bahamarrei eta artxipelagoko agintariei.
Bahametako Larrialdietako Agentziak (NEMA) Dorian urakanak Abaco uharteak eta Bahama Handia berehala joko dituela ohartarazi du, Atlantikok artxipelagoaren ipar-ekialdean.
NEMAren azken komunikatuaren arabera, urakana arriskuak aktibatuta jarraitzen du Bahametako ipar-ekialdean. Hor dago Nassau hiriburua.
Urakanaren begia Abaco uharteetatik igaroko da arratsaldean. Beraz, segurtasun neurri guztiak hartuta izan beharko lirateke.
Gobernuko agentziak bizilagunei ohartarazi die ez fidatzeko urakanaren lasaitasun momentuekin, horien ostean etortzen ohi baitira haize bolada arriskutsuenak.
Lehen ministroaren abisua
"Dorian gure uharteetara gerturatzen ari den ekaitz suntsitzailea eta arriskutsua da", esan du Hubert Minnis lehen ministroak.
"Ekaitza, haize bortitza eta suntsitzailea eta bat-batean uholdeak sortzeko gai diren euriteak aurreikusten dira, denbora luzez, Abaco eta Bahama Handia uharteetan, igandetik astelehenera, eta bizitzak arriskuan egon litezke", esan du NHCk.
Lehen ministroak urakan "suntsitzailea eta arriskutsua" saihesteko uharte nagusira joateok eskatu die Abaco eta Bahama Handiko biztanleei.
"Gogoratu: etxeak, egiturak, ordezkatu daitezke. Bizitzak, ez", ohartarazi du Minnisek. 73.000 pertsona eta 21.000 etxebizitza daude arriskuan.
Astelehenetik aurrera helduko da Estatu Batuetara
Estatu Batuetan, Ipar Karolinako agintariek ere Dorian hurbiltzen ari dela ohartarazi die herritarrei, eta Floridan erne egoteko eskatu diete hirietako agintariei.
Tybee Islanden, Georgian, uholdeetatik babesteko area jarri dituzte parke batean, jendeak zakuak har ditzan. "Gure kezka handiena itsaski ziklonikoa da, mareak benetan goian daude momentu honetan", esan du jatetxe bateko gerenteak.
Iparralderako, Dorchester konderrian, Hego Karolinan, alerta maila igo dute, segurtasun publikoko arduradunek Charleston hiri historikoa babestu ahal izateko.