Mundua -

Italia

MS5 eta PD alderdiek osatutako Italiako koalizio gobernu berriak karguen zina egin du

Guztira 22 ministro egongo dira: 9 PDkoak izango dira eta 11 M5Skoak, teknikari bat eta Liberi e Uguali alderdiko beste bat. Emakumezkoak, baina, zazpi izango dira.

MS5 eta PD alderdiek osatutako Italiako koalizio gobernu berriak karguen zina egin du. Argazkia: EFE
MS5 eta PD alderdiek osatutako Italiako koalizio gobernu berriak karguen zina egin du
Italiako koalizio gobernu berriko ministroek kargua hartu dute

1:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernu berriko ministroek karguen zina egin dute gaur Quirinale jauregian, Giuseppe Conte lehen ministroa buru. Hain zuzen ere, Conte izan da Errepublikari eta Konstituzioari zin egiten lehena.

Guztira 22 ministro egongo dira: 9 PDkoak izango dira eta 11 M5Skoak, teknikari bat eta Liberi e Uguali alderdiko beste bat. Emakumezkoak, baina, zazpi izango dira.

Sergio Mattarella Italiako presidentearen aurrean, esaldi bera irakurri dute guztiek: "Errepublikarekin leiala izango naiz, Konstituzioa eta legeak errespetatuko ditut eta nazioaren interesen alde egingo dut soilik".

Aurreikusitakoaren arabera, karguaren zina bukatuta, Chigi jauregira joango dira gobernuko ordezkari guztiak, eta lehen Ministro Kontseilua egingo dute han.

Lehenik eta behin, Europako komisario izateko Italiak proposatuko duen hautagaiaren izena jakinaraziko diote Bruselari. Dirudienez, Paolo Gentiloni (Alderdi Demokratikoa) lehen ministro ohia aukeratu dute horretarako.

Izan ere, Italiako Gobernuak epe luzeagoa eskatu zion Bruselari hautagairen izena helarazteko, azken hilabetean herrialde horretan bizi izan duten krisi politikoa tarteko.

Esan bezala, atzo aurkeztu zuen Contek M5E eta PDren arteko koalizio gobernua, hilabeteko krisiari amaiera emanez.

Luigi Di Mario (M5E) izango da Kanpo Arazoetako ministroa; Lorenzo Guerini (PD), Defentsa ministroa; Roberto Gualtieri (PD), Ekonomia ministroa, eta Luciana Lamorgeseren esku geratuko da Barne Ministerioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia