Mundua -

Europar Batasuna

Johnsonek eta Junckerrek 'Brexit'aren inguruko elkarrizketak 'areagotzea' adostu dute

Gobernu kontserbadoreko buruak gogoratu duenez, ez dute 'Brexit'aren luzapenik eskatuko, eta urriaren 31n aterako dira EBtik.

Johnson eta Juncker. Argazkia: EFE
Johnson eta Juncker
Johnson eta Juncker. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jean-Claude Jucker Europako Batzordeko presidenteak Brexitaren inguruko elkarrizketak "areagotzeko" beharra adostu dute,  Downing Streeteko iturriek jakinarazi dutenez.

Gobernu kontserbadoreko buruak gogoratu duenez, ez dute Brexitaren luzapenik eskatuko, eta urriaren 31n aterako dira Europar Batasunetik.

Urriaren 19rako akordioa lortu ezean atzerapena eskatzeko legea onartu zuen joan den astean Erresuma Batuko Gobernuak, oposizioak eskatuta.

Johnson eta Juncker Luxenburgon bildu dira astelehen honetan. Bilera horretan, Brexitaren inguruko hizketaldi guztiak Michel Barnier (EB) eta Steve Barclay Brexitarako ministroaren artean egitea adostu dute.

Bilera horretan, Ipar Irlandaren bake prozesuaren inguruan ere berba egin dute.

Erresuma Batua Europar Batasunetik adostasunik gabe irteteak ez lituzke hautsiko 1998ko Ostiral Santuko Akordioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Londres