Mundua -

Europako Batzordea

Bruselak 'urrats positiboak' ikusi ditu Johnsonen 'brexit'erako proposamenean

Hala eta guztiz ere, Junckerrek ohartarazi du "puntu gatazkatsu" batzuk daudela eta datozen egunotan landu beharko dituztela.

Johnson eta Juncker, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Johnson eta Juncker, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Johnson eta Juncker, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak uste du Boris Johnson lehen ministro britainiarraren 'brexit'erako azken proposamenak "urrats positiboak" dituela, Ipar Irlandako mugan kontrolik ez egotea tarteko, baina ohartarazi du "puntu gatazkatsu" batzuk daudela eta datozen egunotan landu beharko dituztela.

Junckerrek Johnsonekin telefonoz hitz egin ostean zabaldutako ohar batean azaldu duenez, "urrats positiboak" eman ditu lehen ministroak, baina Ostiral Santuko Akordioaren eta aduanetako araudiaren arteko "oreka zaila"ren inguruko zalantzak agertu ditu.

"Batzordeak objektiboki aztertuko du orain testua, ezagunak diren gure irizpideen arabera", esan dio Junckerrek Johnsoni.

Europako Batzordeak zabaldu duenaren arabera, Junckerrek txalotu egin du Johnsonek urriaren 17-18ko goi-bilera baino lehenago elkarrizketen bidez aurrera egiteko erakutsi duen "prestutasuna".

Gainera, "araudiaren erabateko parekatzea" bezalako kontuekiko aurrerapausoak ikusi ditu Junckerrek proposamen berrian.

Dena den, Brusela gehien kezkatzen duen kontua da egitasmo berriak ez betetzea Londresek eta Bruselak adostutako eta orain Johnsonek errefusatzen duen babes itunaren helburu guztiak.

"Babes-itunaren helburu guztiak betetzen dituen irtenbide legala behar dugu: muga gogorra saihestea, Iparra-Hegoa lankidetzari eta irlaren ekonomiari eustea, eta Europako merkatu bakarra eta Irlandak bertan duen lekua babestea", azpimarratu dio Junckerrek Johnsoni, Europako Batzordearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Boris Johnson