Mundua -
Istripua
Bost pertsona hil dira Ukrainan Vigotik zihoan abioi batek izandako istripuan
Hegazkinak ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du Lviv Ukrainako hirian. Hiru pertsona zauritu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Bost pertsona hil eta hiru zauritu dira Vigotik (Galizia) zihoan An-12 hegazkin batek Lviv Ukrainako hirian egin duen ezinbesteko lurreratzean, Ukrainako Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi duenez.
Hegazkinean, zortzi pertsona zihoazen, tripulazioko zazpi kide eta zamarekin batera zihoan beste bat, erakunde horrek zehaztu duenaren arabera.
Ukraine Air Alliance konpainiaren abioia Vigo eta Lviv hirien arteko bidea egiten ari zen, baina ez da helmugara iritsi, erregaia falta zuelako, Azpiegitura Ministerioak Facebooken duen orrian azaldu duenez.
Lurreratze pistara heltzeko kilometro eta erdiren faltan egin behar izan du ezinbesteko lurreratzea.
Espainiako Atzerriko, EBrako eta Kooperaziorako Ministerioak ez du oraingoz espainiar nazionalitateko biktimen berri.