Itxi

2019/10/05

18:50

Mundua

ESKOZIA

Milaka pertsonak Eskoziaren independentzia aldarrikatu dute Edinburgon

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Martxa 'Denak Bandera Berdinaren Azpian' izeneko mugimenduak antolatu du Holyrood parkean, Eskoziako Parlamentuko egoitzaren ondoan.

  • Edinburgoko manifestazioa

    Edinburgoko manifestazioa. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Antolatzaileen arabera, 250.000 pertsonak (20.000 agintarien arabera) hartu dute parte independentziaren aldeko manifestazio batean, Edinburgon (Eskozia).

Martxa Denak Bandera Berdinaren Azpian izeneko mugimenduak antolatu du Holyrood parkean, Eskoziako Parlamentuko egoitzaren ondoan, eta The Medows parkean bukatu da.

Facebook-eko deialdiak "banderak, pankartak, gaitak eta danborrak" eramateko eskatu die bertaratu direnei. Eskoziako San Andresen gurutzedun banderak, ezkutu monarkikodun banderak, Kataluniako banderak eta Glasgow Rangers eta Celtic taldeetako zaleen pankarta bat ikusi ahal izan dira ibilaldian.

Eskoziako Nicola Sturgeon lehen ministroa ezin izan da protestara joan, baina mezu bat bidali du bertaratu direnentzat: "Zorte on Edinburgoko independentziaren alde martxara joan direnentzat. Ezin naiz bertan egon, baina nire arima bertan egongo da zuekin. Egun ona izan eta ez izan zalantzarik, independentzia badator".

2014an egindako errefrendumean, eskoziarren % 55 Erresuma Batuan jarraitzearen kontra agertu ziren; % 45, aldiz, independentziaren alde agertu ziren. Baina brexit-aren inguruko desadostasunek berriz piztu dute eztabaida eta, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteten bada, bi urteko epean berriro erreferendum bat egitea hitzeman du Sturgeonek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;