Mundua -

Alemania

Bi pertsona hil dituzte sinagoga baten aurkako erasoan, Alemanian

Armatutako gizona sinagogan sartzen saiatu da, baina ez du lortu, eta orduan kalean zehar tiroka hasi da. Ondoren jatetxe turkiar batera joan da eta bi pertsona tiroz hil ditu. Atxilotu hartu dute.

Sinagogan egon den pertsona bat Poliziarekin hizketan. Argazkia: EFE
Sinagogan egon den pertsona bat Poliziarekin hizketan.
Bi hildako Alemanian sinagoga baten kontrako atentatu batean

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dituzte eta beste bi lagun zauritu egin dira asteazken honetan Alemaniako Halle herrian, sinagoga baten aurkako erasoan, Poliziak jakinarazi duenez.

Erasoa eguerdian gertatu da. Armatutako gizona sinagogan sartzen saiatu da, baina ez du lortu, eta orduan kalean zehar tiroka hasi da. Ondoren jatetxe turkiar batera joan da eta bi pertsona tiroz hil ditu.

Halaber, lehergailuak bota ditu sinagoga ondoko hilerri judutar baten aurka, baita jatetxe baten kontra ere.

Tiroketaren unean 70-80 pertsona zeuden sinagogan.

Poliziak erasotzaileak atxilotu dut eta alarma egoera bertan behera utzi du.

Der Spiegel astekariaren arabera, erasotzailea 27 urteko alemaniar ultraeskuindarra da. Antza, kaskoan zeraman kamara batekin guztia bideoan grabatu du. Irudietan juduen eta atzerritarren aurkako oihuak egiten dituela entzun daitekeela zabaldu dute.

Alemaniako Gobernuak atentatutzat jo du tiroketa eta Fiskaltza Nagusiak bere gain hartu du ikerketa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak