Mundua -

DENBORALEA

Gutxienez 24 pertsona hil dira Japonian Hagibis tifoiaren ondorioz

Gainera, 17 lagun desagertu dira eta 149 zauritu. Oraindik erreskateak egiten ari dira herrialdeko toki askotan, eta ez dute baztertu biktima gehiago egotea.

Japonian, erreskate talde bat lanean. Argazkia: EFE
Japonian, erreskate talde bat lanean.
Japonian, erreskate talde bat lanean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 24 pertsona hil dira eta 149 zauritu Japonian Hagibis tifoiaren ondorioz. Azken hamarkadetan Japonia astindu duen tifoirik indartsuena izan da.

Kanagawa, Tochigi, Gunma, Iwate, Miyagi, Fukushima, Chiba eta Saitamako prefekturetan eragin ditu heriotzak, NHK telebista kateak jakitera eman duenez. Gainera, informazio horien arabera, 17 pertsona desagertuta daude.

Agintariak beldur dira biktima kopuruak gora egingo ote duen. Izan ere, oraindik ere erreskateak egiten jarraitzen dute hainbat ingurutan.

Luiziak eta uholdeak oso zabalduta daude. NHK kateak emandako informazioaren arabera, ipar-ekialdeko 14 ibaik gainezka egin dute, eta 376.000 etxebizitza argirik gabe geratu dira eta 14.000 urik gabe.

Hagibis larunbat gauean iritsi zen Honshura, Japoniako uharte nagusira. Duela hilabete jasandako denborale indartsu batek 30.000 etxetan eragin zituen kalteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alerta meteorologikoak Denboraleak Japonia Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak Lurrikaretan hildakoak