Mundua -
Hauteskunde orokorrak
Portugaleko zentro-eskuinak azken urteetako garaipen handiena lortu du
Pedro Passos Coelho PSDko liderrak gehiengo absolutuarekin agindu lezake Zentro Demokratiko Soziala-Alderdi Popularra hirugarren alderdiarekin iragarritako aliantza gauzatuz gero.
Erredakzioa
Portugaleko zentro-eskuina kalera atera da hauteskunde orokorretan azken 20 urteetako emaitzarik onenak lortu dituztela ospatzeko. Krabelin Iraultzatik izandako garai latzenean kontserbadoreak aginduko dute Gobernuan.
PSDak botoen % 39,5 lortu du eta 58 eserleku, Jose Socrates egungo lehen ministroaren alderdi sozialistak, berriz, % 28,3 eskuratu du, eta 39 ordezkari, datu ofizialen arabera.
Emaitza hauek Jose Socrates lider sozialistaren dimisioa eragin dute.
Pedro Passos Coelho PSDko 46 urteko presidenteak, gainera, gehiengo absolutuarekin aginde lezake Zentro Demokratiko Soziala-Alderdi Popularra izeneko hirugarren alderdiarekin iragarritako aliantza gauzatuz gero. Azken hauek botoen % 11 lortu dute.
Agur bost urteko Gobernu sozialistari
PSDk ez du horrelako diferentzia handirik lortu 1991eko hauteskundeetatik. Orduan, botoen % 50,6 lortu zuen Anibal Cavaco Silva egungo presidentea lehen ministrorako hautagaia zenean.
Zentro-eskuinaren garaipen honen ondorioz, Cavaco eta Socrates gobernuburu sozialistaren bost urteko elkarbizitza amaitzen da. Socratesek 2005eko hauteskundeak irabazi zituen gehiengo absolutua lortuta.