Mundua -

Brexita

'Brexita'ren akordioa bozkatzea galarazi du Komunen Ganberako presidenteak

Nolanahi ere, Gobernuaren asmoa da beharrezko legeak tramitatzen hastea, Europar Batasunetik irteteko baldintzen gaineko hitzarmena indarrean sartzea xede.

John Bercow Komunen Ganberako presidentea. Argazkia: EFE.
John Bercow Komunen Ganberako presidentea. Argazkia: EFE.
John Bercow Komunen Ganberako presidentea. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Bercow Erresuma Batuko Komunen Ganberako presidenteak betoa jarri dio Parlamentuak astelehenean, hilak 21,  brexitaren gaineko akordioaren gainean bozkatzeari; izan ere, Bercowren iritziz, testua larunbatean eztabaidatu zuten.

Nolanahi ere, Gobernuaren asmoa da beharrezko legeak tramitatzen hastea, Europar Batasunetik irteteko baldintzen gaineko hitzarmena indarrean sartzea xede; prozesu horretan, diputatuek bozkatu beharko dute akordio hori.

Boris Johnson lehen ministroak (kontserbadorea da) larunbatean, aurkeztu zuen mozio bat, diputatuen akordioa babesteko, baina azken unean bertan behera utzi zuen bozketa; hain zuzen ere, zuzenketa bat onartu zuten, eta, hori tarteko, Europar Batasunetik irteteko epea luzatzea eskatu behar izan du.

"Nire erabakia da mozioa ez eztabaidatzea gaur, errepikakorra eta desordenatuta izango litzatekeelako", adierazi du Bercowk.

Lehen Ministroaren bozeramaile batek aurreratu duenez, ondorengo orduetan espero du argitaratzea lege-proiektua, britainiar legediari helarazteko brexitaren akordioaren baldintzak, eta lehen botazioa astearte honetan egiteko.

Komunen Ganberak orduan izango luke lehen aukera egiaztatzeko Johnsonek gehiengorik duen Bruselan aurreko astean sinatutako irteera-hitzarmena babesteko.

Larrialdi-prozedura

Gobernua larrialdi-prozedura baten bidez saiatuko da legea tramitatzen; izan ere, ziurtatu du helburuak bere horretan jarraitzen duela, alegia, Erresuma Batua Europar Batasunetik urriaren 31n irtetea, lehen ministroak adostutako baldintzei jarraituz.

Gobernuko aurreko buru Theresa Mayk (kontserbadorea, bera ere) ezarri zuen brexita berresteko prozedurak bi fase izan beharko dituela. Lehenik, astelehen honetan aztergai izatekoa zen hori legoke; helburua du diputatuek babestea hiru kontu: irteera-akordioa, brexita gauzatuta Erresuma Batuak eta Europar Batasunak izango duten harremana, eta Ipar Irlandarako protokolo bereziaren gaineko dokumentua.

Bigarren fasean, aldiz, irteera-hitzarmena lege bilakatzekoa da; prozesu horrek Komunen Ganberaren eta Lorden Ganberaren oniritzia behar du.

Gobernuak ez du oraindik planik zehaztu, baina baliteke saiatzea txertatzen lehen baldintza legearen tramitazioaren prozesuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ezkozia albisteak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita albisteak Zer da Brexita Ingalaterra Boris Johnson