Mundua -

Hauteskundeak Kanadan

Justin Trudeauren Alderdi Liberalak irabazi ditu Kanadako hauteskunde orokorrak

Lehen zenbaketen arabera, Alderdi Liberalak 156 eserleku lortu ditu Parlamentuan. Alderdi Kontserbadoreak 121 ordezkari izango ditu, eta Alderdi Quebectarrak 32.

Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Trudeauk irabazi ditu hauteskundeak Kanadan, baina gehiengo osoa galdu du

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justin Trudeau Kanadako lehen ministroaren Alderdi Liberalak irabazi ditu herrialdeko hauteskunde orokorrak, babesa galdu badu ere, lehen zenbaketen arabera.

Lortu duzue, lagunok. Zorionak!”, nabarmendu du astearte honetan Trudeauk bere jarraitzaileen aurrean garaipena ospatzeko asmoz Montrealen egin duen agerraldian.

Botoen % 79 zenbatuta, Trudeauren Alderdi Liberalak 156 eserleku lortu ditu Parlamentuan. Alderdi Kontserbadoreak 121 ordezkari izango ditu, Alderdi Quebectarrak 32 eta Alderdi Demokratiko Berriak 25. Horrela, liberalek gobernua eratzeko aukera izango dute, gutxiengoan bada ere.

Trudeau mozorrotuta ageri den argazki batek hauteskunde-kanpaina baldintzatu du. Izan ere, gaur egungo lehen ministroa aurpegia beltzez margotuta ageri da irakasle zen garaiko irudi horretan. Horrek polemika piztu du herrialdean, eta baliteke bere alderdiaren boto galeran nolabait eragin izana.

Trudeauk (Alderdi Liberala), Andrew Scheerrek (Alderdi Kontserbadorea), Jagmeet Singhek (Alderdi Demokratiko Berria), Yves-François Blanchetek (Alderdi Quebectarra) eta Elizabeth Mayk (Alderdi Berdea) euren eserlekuari eustea lortu dute. Maxime Bernierrek (Alderdi Popularra), ordea, galdu egin du.

Trudeauren Alderdi Liberalak inoiz izan duen boto galerarik handiena izan du, baina ez gobernua galtzeko bestekoa.

Bestalde, Alderdi Demokratiko Berriak espero zuena baino babes gutxiago lortu du, baina eragin nabarmena izan dezake Trudeauren hurrengo gobernuan. Hori dela eta, alderdi horren buruak esan du Trudeaurekin hitz egin duela, eta "herrialdearen lehentasunak betetzeko asmoz buru-belarri egingo dut lan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Latinoamerika Kanada