Mundua -
Epaiketa
Islandiako lehen ministro ohia epaituko dute krisi ekonomikoagatik
Islandiak 2008an bizi izan zuen krisiaren kudeaketagatik epaitzen hasiko dira irailean lehen ministro ohia. Epaiketa hasi baino lehen errugabea dela esan du.
Erredakzioa
Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohiak arduragabekeri larriko salaketak ukatu ditu; Islandiak 2008an bizi izan zuen krisiaren kudeaketagatik epaitzen hasiko dira irailean lehen ministro ohia.
Haardek ukatu du ministroen ardura legea bortxatu izan zuenik, edo Islandiako banku nagusiek berehalako krisiari buruz emandako oharpenak entzungor egin zituenik, fiskaltzaren akusazio txostenak baieztatzen duenez.
60 urteko agintari ohiak "barregarritzat" jo ditu akusazioak prozesuaren hasieran, eta bere Gobernuak gelditze ekonomikoa baino lehen hartutako neurriak "egokiak" izan zirela esan du.
Akusazioaren txostena irakurri eta Haarderen adierazpenak entzun ostean, orain, Landsdomurreko auzitegi bereziak gogoeta egin beharko du epaiketa hasi baino lehen, datorren irailerako aurreikusita dagoena.