Mundua -

Analisia

Gerrako krimenengatik epaituko dute Gadafi

Hagako auzitegiko fiskal buruaren arabera, Gadafi buruzagi libiarrak bere gizonei emakumeenganako indarkeria arma gerra gisa erabiltzeko baimena eman dien susmoa du.

Jesus Torquemada, nazioarteko analista. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko analista
Jesus Torquemada, nazioarteko analista. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hagako auzitegiko fiskal buruak, Luis Moreno Campo argentinarrak bide berri bat zabaldu du, Muamar Gadafi buruzagi libiarra jazartzeko. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan atzo azaldu zuenez, emakumeenganako indarkeria arma gerra gisa erabiltzeko Gadafik bere gizonei baimena eman dien susmoa du. Bere soldaduen artean Viagraren gisako medikamentuak banatu dituela uste du.

Akusazioa ez da berria. Orain arte errebeldeek asmatutako zerbait zirudien, gerra propaganda gisa erabilitako zerbait Libiako auzian. Gadafik, bere kontra protestatzen zuten gazteei Nescafean droga jarri ziela esan zuen bezala.

Baina, Hagako auzitegiak gaia aztertzea erabaki izanak esan nahi du, Gadafik emakumeenganako indarkeria arma gerra gisa erabili nahi izan duela. Ez litzateke inondik inora lehen aldia izango. Ia gerra guztietan gertatu da, eta gainera, ez da oso urrutira joan behar, ez denboran ez espazioan: duela hamabost urte Europan, Bosniako gerran gertatu zen.

Berria hauxe da: Nazioarteko Zigor Auzitegiak lehen aldiz herrialde bateko agintari bat aulkian eseri dezakeela krimen horregatik.

Hagako auzitegiko fiskal buruak, Luis Moreno Campo argentinarrak bide berri bat zabaldu du, Muamar Gadafi buruzagi libiarra jazartzeko. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan atzo azaldu zuenez, emakumeenganako indarkeria arma gerra gisa erabiltzeko Gadafik bere gizonei baimena eman dien susmoa du. Bere soldaduen artean Viagraren gisako medikamentuak banatu dituela uste du. Akusazioa ez da berria. Orain arte errebeldeek asmatutako zerbait zirudien, gerra propaganda gisa erabilitako zerbait Libiako auzian. Gadafik, bere kontra protestatzen zuten gazteei Nescafean droga jarri ziela esan zuen bezala.Baina, Hagako auzitegiak gaia aztertzea erabaki izanak esan nahi du, Gadafik emakumeenganako indarkeria arma gerra gisa erabili nahi izan duela. Ez litzateke inondik inora lehen aldia izango. Ia gerra guztietan gertatu da, eta gainera, ez da oso urrutira joan behar, ez denboran ez espazioan: duela hamabost urte Europan, Bosniako gerran gertatu zen. Berria hauxe da: Nazioarteko Zigor Auzitegiak lehen aldiz herrialde bateko agintari bat aulkian eseri dezakeela krimen horregatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Mundua berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Giza eskubideak albisteak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak Libia albisteak